XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Radiografia.

6. Eszena: Bisitazioa.

Radiografia.

11. Eszena: Parabisutik iraiztea.

5 cm. zabaleko tela-zirrinda batek estaltzen du panelen batura beren luzera guztian.

Beste zirrinda batzuk ageri dira, San Pedro eta giltzaren ondoan, Santiagoren besoan, eta San Juanen oinen gainean.

Azkeneko kasu honetan egurraren berezko akatsune garrantzitsu bat estaltzen du.

Tela-pusketaok egurrak izan ditzakeen mugimenduetatik pintura-kapa isolatzen laguntzen dute.

Radiografiaren dentsitatea ematen dutenak dira, materialen trinkotasuna eta haragiduretako berun-zurikia.

Intsektu egurjaleen galeriak eszena guztian ageri dira, eta ikusteko modukoak dira pintura-kaparen hutsuneak ere.

Eszenaren gaikaldean bi iltze handik destakatzen dute; horien bidez sujetatzen bait zaio aingeruaren burua oholari.

6. Eszena

Eszena hau bi panelek osatzen dute, ertz bizika batuak bait daude eta inolako elementu sendogarririk gabe.

Panelen batura guztia 4 cm. zabaleko tela motelerazle batek estalia dago bere hedadura guztian.

Radiopazitate handiena ematen dutenak dira, haragi-koloreko zonak eta jantziduretako elementu dekoratibo batzuk (berun-zurikia).

Santa Isabelen hanka batean adabegi handi bat nabari da, hustua izan bait zen tentsioak ebitatzeko eta prestakinez betea.

Santa Isabelen eta Mariaren oinetan egurraren zuntz irregular batzuk ageri dira, pintura-kapa afektatzen duten mugimendu batzuk sortu dituztenak.

Alde guztietan nabari da egurjaleen erasoa.